Tratu Ona 2017

Azken urteotan bezela, joan den azaroaren 17an, ostiralean, Pasai Trintxerpeko distritoan haurraren nazioarteko eguna ospatu genuen.

Festa udaletxeko hainbat departamentu desberdinekin  antolatuta dago, Boveda aisialdi taldea haien artean.

Ospakizuna kalejira bat egitean datza, Azkueneko biribilgunetik Serafin Esnaola palazaraino. Bertan, haurrek eta ez hain haurrek (familia guztia gonbidatua baitago) helioz beteako globoak era maten dituzte. Kalejira musikaren erritmora igarotzen da, aurten batukada baten erritmoa izan degu. Serafin Esnaola plazara iristean, globo gehiago banatu genituen han zeuden haurren artean eta horrez gain, txokolate beroa bizkotxoarekin ere izan genuen.

 

Hemen erakusten dizuegu bideo txiki bat,

Zuen gustokoa izatea espero dugu !

 

Escribe tu respuesta

%d bloggers like this: