Sarrera

Gure lehenengo udalekuak 1992an izan ziren, geroztik haur eta gazte askoz gozatu dute jarduera honetaz…

hirugarren urtean iritsi ginen Oronozera ( Nafarroa ). Baztan araneko misterioek maitemindu gintuzten eta esperientzia hau bizitzeko toki bihurtu zen gurentzat Oronoz…

26 urte hauetan zehar, udalekuak aldatzen joan dira gure gazteen beharrei egokituz. Baina oraindik bada zerbait berdin jarraitzen duena: ” ILUSIOA ” prestatzean jartzen den ilusioa, disfrutatzerakoan daukaten ilusioa eta betirako gogoratuko egun ahaztezin hauek elkarbanatzeko ilusioa….

 

Ikasturtea pasatzen degu uda iristeko zai etxera bueltatzeko…

Datuak

Lekua eta datak

  • Lekua: Oronoz-Mugaire (Navarra). Baztango bailoraren bihotzean kokatutako herria da. Doneztebe eta Elizondo herrien artean dago, Bertiz-ko jaurerrioren parke naturalaren ondoan.
    • Udalekuak udaleku-etxea batean egiten dira. Aipatutako etxeak baertan aste bete pasatzeko behar diren erosotasun guztiak ditu; arriskurik gabe gozatu ahal izateko hesi batez inguratuta dagoen esporru batekin kontatzen dugu gainera. Igerilekua. boley zelaia, saskibaloia saskia eta ezusteren bat edo beste ere antolatzen dira…

 

  • Datak: Uztaileko bigarren hamabostaldian eta abuztuaren lehen astean egiten dira, Trintxerpeko jaiak bukatu ondoren.

Arduradun taldea

Begirale – Hezitzaile taldea dozena bat pertsonez osatuta dago, modu boluntarioan ekintzak prestatu, antolatu eta martxan jartzen dutenak. Hilabete luze batez lan egiten dugu datatutako egunerarte, bertoratzen diren haurrek dena bere tokian topatu dezaten….

 

Urtero, guraso talde batek muntaian laguntzen dute, materiala udaleju-etxea eramanez.

Haur eta Gazte taldea

8 eta 17 urte biharteko adingabekoei zuzendutako ekintza da, beraien adinaren arabera, 7 – 8 egunak partekartzen dituztenak. Talde hauek tamaina handikoak ez izaten saiatzen gara, horrela taldekideen arteko harremana gertukoagoa izateko…

Helburuak

  • Adingabekoei momentu ahaztezinak eskaitzea, beraien egunerokotasunetik ( familia, lagunak… ) kampo daudenak…
  • Bizikidetasun balioak, baterako – hezkuntza, errespetua, etab. indartzea…
  • Gure hizkuntzaren balioak, euskara,  eta gure kultura helaraztea…

Ekintzak

Ekintza guztiak haurraren adina eta hezkuntza ebolutiboaren arabera antolatuak dira; Horrela honelako ekintzak egiten dira:

  • Jolasak
  • Tailerrak
  • Mendi – ibilaldiak
  • Talde dinamikak
  • Gaubelak eta antzerkiak…