Gabonlekuak

Helburuak

  • Gabonetako oporrak aprobetxatuz, gure arteko harremana sendotu eta hobeto ezagutu, hainbat ekintza ezberdinez disfrutatuz.
  • Gurasoei konfiantzazko leku eta jendea eskaintzea, hala, lan egin behar duten bitartean, egun hauek betetzeko aukera emanez.

Deskribapena

Gabonlekuak 8 urte baino gehiagoz egin izan dira gabon garaian zehar. Pare bat astez, sortzen diren taldeen arabera, goizean zehar 9:30tatik 13:30tara gabonetan egin ohi diren ohiturak eta ekintzez gozatu dezakete haurrek.

 

Irteerak eta txangoak egiten dira, tailerrak, pelikula saioak, jolasak, kirolak eta gabonetako etxekolanetan lagundu egiten zaie…

Udalekuak

Helburuak

  • Zure adinekoekin batera irteerak eta ekintza dibertigarriak egin udako goizak disfrutatuz.
  • Gurasoei konfiantzazko leku eta jendea eskaintzea, hala, udan lan egiten bitartean, egun hauek betezeko aukera emanez.

Deskribapena

6 urte dira udalekuak arrakasta handiz ospatzen direla. Abuztuko hilabetean zehar hainbat ekintza ezberdin eskaintzen dira 9:30tatik 13:30tara.

Haurrak talde txikietan elkartzen dira eta irteera ezberdinak egiten dira: Hondartzara, mendira edo zinemara joan, kirola tailerrak eta jolasak egin. Gainera eskolako lanak ere egiten dira…