Aurkezpena
La asociacion infantil y juvenil EKAITZA Gazte Taldea de Trintxerpe se dedica desde el curso 1991-92 a la educacion de los/las niños/niñas y jovenes de forma gratuita y sin animo de lucro. Teniendo sus sedes en los bajos del edificio Nº 3 de la calle Renteria de Pasai – Trintxerpe.
Helburuak
Taldearen helburu nagusia auzoari haur eta nerabeen heziketan parte hartzeko toki alai eta atsegina ematea da. Gure taldean norbera den bezala izatea eta maitatua sentitzea garrantzi handia dauka.
Asteko ekintzak
Jolas orduetan lokaletan biltzen gara bakoitza bere taldean, haurrak jolastu eta beraien artean erlazionatu daitezen begiraleekin batera. Normalean jolas librea eskaintzen dugu, baina batzuetan begiraleok gidatutako ekintzak proposatzen dizkiegu.
Ekintzen ordutegiak honelakoak dira:
- TXIKIAK: OSTIRALAK 19:00retatik 20:00etara.
3º eta 4º mailako haurrentzat
- ERTAINAK 1 : ASTEAZKENAK 19:30etatik 20:30etara.
5º eta 6º mailako haurrentzat
- ERTAINAK 2 : OSTEGUNAK 19:00etatik 20:00etara.
1º eta 2º DBHko gazteentzat
- ARDIBELTZAK: OSTEGUNAK 20:00etatik 21:00etara.
- OKOAK: OSTIRALAK 20:00etatik 21:00etara.
Aste bukaerako ekintzak
Goizeko ekintzak: Txango motzak, normalean herriaren ingurutik eta bazkaltzeko bueltan gaude. Adibidez: Mendi Martxak

Egun osorako ekintzak: Txango luzeagoak, normalean arratsaldeko azkenengo orduan bueltan gaude. Inguruko leku ezberdinak ezagutzeko egiten ditugu. Adibidez: Gamarrako igerilekura.

Bizikidetzak: Asteburu osoa pasatzeko irteerak dira, normalean aterpe batera goaz. Ondokoa kontutan hartzeko helburuarekin egiten dira eta txikien autonomia garatzeko.

Gazte bela: Gazte Belak Okoak eta Ardibeltzak taldeentzat da soilik. Pantaila handian pelikulak ikusten ditugu eta norberak bere afaria ekartzen du. Handienentzat pentsatuak diren jolasak ere egiten dira beste batzuetan.
